Olazko

AZPEITIA, 118m²

OBRA INTEGRALA ETA DEKORAZIOA

Elkarrekin bizitzan jarraitzeko etxea – Azpeitia

Bizitzan bada une bat, bizitakoa eta ikasitakoa lagun, norberak argi ikusten duena zer nahi duen. Hori gertatu zitzaien bikote honi: elkarrekin bizitza eraikitzen jarraitzea erabaki zuten, eta horretarako proiektu komun hau sortu zuten —eguneroko bizimodua, euren izateko eta bizitzeko modua islatzen duen etxea.

Hasieratik argi izan zuten: espazio zabalak nahi zituzten, argia, erosotasuna eta etxetik lan egiteko aukera. Baita lagunak hartzeko eta familiarekin gozatzeko espazioa ere. Funtzionala, baina nortasunarekin.

Interbentzioa integrala izan zen. Etxeak bazituen abantaila batzuk —sarbide zabalak eta ondo konektatutako espazioak—, eta horiek baliatu genituen egunerokoa arinagoa eta bizikidetza erosoagoa egiteko. Lerro zuzen eta garbiekin lan egin genuen, baina xehetasun leunekin orekatuta: gortinak, ehunak eta bestelako osagarriak estantziari goxotasuna emateko.

Emaitza: etxe ireki eta argitsua, neurrira egindako altzariekin eta xehetasunez pentsatua. Etxe bat, euren gaur egungoa eta elkarrekin eraikitzen ari diren etorkizuna islatzen dituena.