AZPEITIA, 100m²
ERREFORMA PARTZIALA FAMILIA-ARIMAREKIN
Haur txiki batekin eta beste baten zain, bikote gazte honek oso argi zeukan zer nahi zuen: bizitza-etapa berrira egokitutako etxe bat, familia giroan egoteko espazio bat, egunerokoa lasaitasunez eta elkarrekin bizitzeko.
Hilabete bakarrean, eta interbentzio partzial baina ondo pentsatu batekin, etxeak beste zentzu bat hartu du. Sukaldea 40 cm zabaldu dugu, mostradore bat integratzeko. Horma baten gainean kristalezko beira bat jarri dugu;, argitasuna eta estiloa gehitzen ditu, giroa zabalduz.
Argiztapena, koloreak eta altzari batzuk ere berritu ditugu. Berezi-berezia da diseinatutako liburutegi txikia: xumea, baina bikain aprobetxatua, eta proiektu honetako arrakastetako bat bihurtu da.
Eta, sarritan gertatzen den moduan, aukera handiak espero ez diren lekuetan agertzen dira: orain, sukaldean daudela, etxea inguratzen duen naturaz gozatu dezakete. Luxu bat, egunerokoan bertan.
Etxe praktikoagoa eta lasaiagoa, etapa berri honetan laguntzeko eta beraiekin batera hazteko pentsatua.