AZKOITIA, 90m²
ETXEBIZITZA BERRIA ETA DEKORAZIOA
Giltzak ematea ez zen amaiera izan, etapa berri baten hasiera baizik. Lau urrats soilekin —ateak, argiztapena, koloreak eta altzariak— etxe hau eguneroko babesleku bihurtu da, ukitu mediterraneodun espazio fresko eta argitsu bat.
Familia honek oso argi zuen zer nahi zuen: aurreko etxea txiki geratu zitzaien, eta bi seme nerabeekin, etxe berriak espazio gehiago eskaini behar zien, bai bakoitzari bere txokoa izateko, eta baita elkarrekin partekatzeko gune goxoak sortzeko ere.
Etxea entregatu aurreko hilabeteetan jada gurekin harremanetan jarri ziren, lasaitasuna irabazteko eta prozesu osoa modu erosoan bizitzeko. Guk hartu genuen pertsonalizazioen ardura, hornitzaileak koordinatzea, altzariak aukeratzea eta muntaketa antolatzea. Helburua argia zen: akatsak saihestu eta emaitza pozgarria ziurtatu.
Emaitza: kolore argiek eta material naturalek lasaitasuna eta sinpletasuna transmititzen duten etxe atsegina eta erosoa. Txoko bakoitzak islatu egiten du bizitza lasai, argitsu eta goxo bat eraikitzeko nahia.
Bikote hurbila, eta eskertua, hasieratik bertatik konexio polita sortu genuena.
Hazteko, partekatzeko eta oroitzapenak sortzeko etxea.