AZPEITIA, 85m²
OBRA PARTZIALA ETA DEKORAZIOA
Etxe Alaia – Berataz hitz egiten duen etxea
Etxeek gu islatzen gaituzte. Espazio bakoitzak zerbait esaten du bertan bizi diren pertsonen inguruan, eta etxe hau —Etxe Alaia deitzen diot— bere jabea islatzen duen adibide perfektua da: alaia, sortzailea eta nortasun handikoa.
Artista da bera, eta berak animatu ninduen akabatu berriak probatzera eta lore-ukituetara irekitzera. Emaitza begi-bistakoa da: arimadun etxea, freskoa, pertsonala eta goxoa.
Interbentzioa partziala izan zen, baina oso esanguratsua: sarrera, sukaldea, egongela eta bi bainugelak landu genituen. Hasieratik argi izan zuen: hormak kentzeko garaia zen, komun berri bat gehitu, eta batez ere, koloreek eta lore-motiboek etxean gehitu behar ziren.
Pareten eta sabaiaren kurbak eta lerro zuzenak elkartzen diren moduak izaera berezia ematen dio etxeari —proiektu hau paregabe bihurtzen duena. Eta hori da ederrena: etxe bat bizitzeaz gain, nor bizi den kontatzen duenean.