AZPEITIA, 75m²
ERABERRITZE OSOA ETA DEKORAZIOA
Alde zaharreko bihotzean, etxe honek beti izan du izena eta memoria: bizitako urteak, familia giroa, lana eta zaintzak. Eta orain, bizitzako etapa berri batean, etxe hau bezeroak berarentzat moldatzeko erabakia hartu du; lasaitasunez, argiz eta bere neurrira bizitzeko gune bihurtzeko.
Prozesua elkarlanetik eta hurbiltasunetik abiatu zen. Etxeak zabaltzeko beharra zuen, argiak barrutik ibiltzeko, arnasa hartzeko. Aldaketa esanguratsuenetako bat logela baten kokapena aldatzea izan zen: bere leihoa, lehen espazio pribatu batean itxita zegoena, pasilloari ireki zitzaion. Horrela, argia etxe osoan zehar barreiatzen hasi zen, bizitza berria emanez.
Sukaldea eta jangela elkartzeak osotasuna eman zion proiektuari: zabaltasuna, argitasuna eta harmonia. Eta guzti hau material nobleekin lagunduta: egur naturalaren berotasuna eta zeramikaren dotorezia lasaia elkarren osagarri, orekan.
Etxeko gainerako espazioek paleta neutro eta naturalari eusten diote, bukaera zainduekin eta erosotasuna nahiz efizientzia energetikoa kontuan hartuta diseinatuta. Urteko sasoi guztietan egonkortasuna eta ongizatea bermatzeko pentsatua.
Beti bizitako etxea, gaur egun berarentzat pentsatua. Lasaitasunez, edertasunez eta betetasunez bizitzeko. Guk ere emozioz bizi izan dugun proiektu bat.