Familia handitzen denean, erronkak ere bai. Familiako kide bakoitzean pentsatzea, eta aldi berean guztien ongizatean, gure lanaren muina da —eta benetan gozatua.
Kasuan kasu, helburua argia zen: hiru logelatik lau sortzea. Hasieran zaila zirudien arren, lortu genuen espazioa ondo aprobetxatuz eta etxearen funtzionaltasuna mantenduz. Familia zoragarri honek —langileak eta hiru seme-alabarekin— oso garbi zuen zer nahi zuen: haur bakoitzarentzat logela bat eta espazio zabala guztientzako, elkarrekin gozatzeko.
Etxea, beraz, norbanakoaren eta taldearen arteko orekan pentsatuta diseinatu genuen. Sukaldea, jangela, egongela, eskailerak eta bainugelak topagune bihurtu dira: jolasteko, sukaldatzeko, partekatzeko eta egunerokotasunaz pozik bizitzeko tokiak.
Txoko bakoitza mimoz pentsatuta dago, eguneroko bizitza errazago eta atseginago bihurtzeko. Etxe bat da hau, non bakoitzak bere espazioa duen, baina baita guztiek bat egiteko lekua ere. Gertutasuna eta familiaren poza arnasten dira xehetasun guztietan.