ANTZUOLA, 73m²
OBRA INTEGRALA ETA DEKORAZIOA
Ana Etxeberriaren Osasun Zentroa
Zentro honen eraberritze proiektua, gure osasuna zaintzeko lekua dena, urte batzuk lehenago egin genuen. 2019an, Ana Etxeberriak bere zerbitzuak lekuz aldatu zituen, espazio berrira, eta ordutik bertan jarraitzen du laguntzen —haurrak nahiz nagusiak— bizimodu osasuntsuago baten bidean.
Obra integral bat izan da, Ana bezalaxe arretaz pentsatua: ingurune atsegina, eraginkorra eta osasuntsua sortzea izan da helburua. Eraikuntza materialen eta akaberen hautuak arretaz egin dira, ongizatez betetako espazioa bermatzeko.
Ikusten duzuenez, kolore nagusi gisa berdea aukeratu da: udaberriko berdea, itxaropenarena, alaitasunarena… eta noski, sormenarena ere. Positibotasuna transmititzen duen kolorea da, eta tonu beroekin uztartuta, lasaitasuna, oreka eta hurbiltasuna eskaintzen ditu.
Ana bezalako arreta eta zaintza espazio bat da.