Trenbide Etxea

AZPEITIA, 80m²

ERABERRITZE OSOA ETA DEKORAZIOA

Eraberritze integral hau harreman berezi batetik sortu zen. Bezeroa Feng Shui estudio batekin iritsi zen, argi baitzuen zer nahi zuen: energia libre mugi zedila, espazio bakoitzak bere zentzua izan zezala eta orekak erabaki guztietan presentzia izan zezan. Gure estudioa gomendatu zioten, bai esperientziagatik, baina baita diseinurako dugun begirada kontziente horrengatik ere, non geobiologia edo yoga bezalako jakintzak ere bat egiten duten.

60ko hamarkadan eraikitako etxebizitza honek esku-hartze sakona eskatzen zuen. Sukalde-jangela irekia bazuen jada, baina gainerako espazioek garai bateko banaketa eta hizkuntza gordetzen zituzten. Hortik abiatu eta eraldaketa oso bat egin genuen.

Espazioak ireki genituen, argitasun naturala lehentasun bihurtuz. Beira handiko ate eta leiho meheak erabili genituen, argia sarreraino iritsi zedin. Egiturazko aldaketa horrek argitasuna handitu ez ezik, espazio bakoitzari izaera propioa ematen dio, pribatutasuna mantenduz.

Koloreen hautuak —ausartak eta biziak— bizitasuna eta energia ematen dute. Material naturalek, hala nola egurrak eta zuntzek, giroa leuntzen dute, funtzionaltasunaren eta emozioaren arteko oreka sortuz

Proiektu honek, behin eta berriz, etxebizitza  bat baino gehiago sortu du: barru-barrutik ongi sentitzea ahalbidetzen duen espazio bat.