Showroom Etxea

AZPEITIA, 90m²

SHOWROOM · GURE ETXEA

Etxebizitza hau 50eko hamarkadan jaio zen, industrializazioak bizimoduaren erritmoa markatzen zuen garaiko lekuko. Hasieran, alokairurako gelak zituen etxe bat zen; denborarekin, espazio horiek etxebizitza bihurtu ziren. Guk aurkitu genuenean, egoera kritikoan zegoen, baina bere esentzia eta potentziala ukaezinak ziren.

Gaur egun, etxe honek espiritu berritua du. Bere azala kotoizko estalki batez jantzi da, erosotasuna eta efizientzia bermatuz. Egoera txarrean zegoen estalkia erabat berritu da, eta egurrezko habe berriak txertatu dira, etxeari berotasuna eta aire erromantikoa emanez. Espazioak, orain irekiak eta zabalak, elkarbizitzarako gonbita dira: solasaldi luzeetarako eta une partekatuen plazerrerako.

Hemen, bizitza sentitu eta gozatu egiten da.

Historia eta diseinua batzen diren etxe bat, espazio paregabea sortzeko.